Atzenduak

Erabiltzailearen aurpegia Jon Abril Olaetxea 2023ko urr. 21a, 09:30

Europako bazter honetatik, zilborraren erdigunetik, ezikusiarena egiten diogu hankaz goiti dagoen mundu honetako makina bat gatazkari.

Interes ekonomiko eta geopolitikoek markatzen dute zer eta noiz komunikatu. Ukrainako gerraren oihartzun bakar batzuk ailegatzen zaizkigu. Yemen, Mianmar, Afganistan, Siria, Tigray… badirenik ere ez dakigu, kasik. Palestina eta Sahararekiko elkartasun- eta lankidetza-sare sendoxeagoak garatu ditugulako, maizago izaten dugu haien berri, baina etorri bezala atzentzen zaizkigu hango kontuak ere. Lerro hauek idazterako laztu da, belztu da, bertze behin, Gazako egoera. Irakurleak leitzerako, auskalo zenbat gerra-krimen gehiago eginak izanen dituen Israelek. Palestinarrak animalien gisara tratatuko dituztela onartu du, publikoki, eskuin muturreko gobernuak. Eta mendebaldeak saldu nahiko digu bere defentsan ari dela Israel, nahita atzenduta hamarkadak daramatzala lurra ebasten, palestinarrak zapaltzen, hiltzen, bizitzeko aukerarik gabe uzten, herria deuseztatzen. Gerra krimenak egiten. Ia ez ditugun atzentzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun