Zerbait faltan sumatzen badut, plaza da. Plaza galdu dugu. Topalekua, bertze herritarrekin elkartzekoa, burbuila-taldetik haratago, adin desberdinetako jendearekin elkartzea, gurutzatzea, solas egitea, elkarrekin gauzak egitea, herria osatzea. Izan ere, plazarekin batera galdu baitugu herri-mugimendu guztia.
Urtetan euskararen, feminismoaren, kulturaren, kirolaren, aisialdiaren edota gizarteko bertze aldarrikapen batzuen inguruan bildutako jendeak batzeari utzi dio, diogu. Aisa ekitaldi gutiago antolatzen da han-hemenka, instituzioek antolatutakoetatik harago. Eta lehendik ere moteltzen eta ahultzen ari zen mugimendua, arrunt ukitua gelditu da. Ia gauza garen herritarrak, aldarrikapenak, bestak… plazara biltzeko, topagune izan daitezen, berriz ere. Horrek bereizten baikaitu, neurri handi batean.