A25

Erabiltzailearen aurpegia

Azaroaren 25a, emakumeenganako indarkeriaren kontrako mundu eguna. Gizartearen erdiari eragiten dion gaitza da. Bortxaketa eta heriotza lotzen dugu, batik bat, indarkeriarekin. Baina indarkeria ere badira solas ez egokiak egitea, emakume izateagatik norbait baztertzea, indarkeria psikologikoa, fisikoa, ekonomikoa edota sexuala erabiltzea.

Hain agerikoak ez izan arren, emakume eta nesken salerosketa, genitalen mutilazioa, edota sexu- eta lan-esplotazioa gertatzen dira, egunero, gure hurbilean. Horiek ere indarkeria dira, emakumeen duintasuna, integritatea eta askatasuna mugatzen edo kaltetzen duen edozein ekintza bezalaxe. Gizonek eragindakoa da, baina gure inguruan, generoaz, sexualitateaz, askatasunaz eta berdintasunaz, oro har, apenas solastatzen gara gizonok. Are gutiago espazio publikoan. Familian, komunitatean, eskolan, lanean edota karrikan gertatzen da, eta hortaz, guri ere badagokigu hausnartzea eta gaiaz solas egitea. Eta jokabidea aldatzea. Nik libre nahi zaituztedalako.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun