Belateko tunelak itxi eta kamioiak portutik bidaliko dituzte zazpi hilabetez. Kamioiak bertze errepide batzuetatik desbideratzea eskatu dute inguruko ia alkate denek. Gutieneko neurria behar lukeenari entzungor egin dio Nafarroako Gobernuak. Eta ezin dut ulertu. Nonbait, garraiolari eta gasolindegien lobbyak herritarrek baino indar eta balio gehiago dute, bertzela, nekez uler baitaiteke 3.500 kamioi egunero Belateko maldetan sartzea.