Nafarroako Txistularien Elkarteak Noain 1521 obra prestatu du. Hainbat txistulari eta metalezko instrumentu joleak osatzen dute taldea Aitor Urkizaren zuzendaritzapean. Musikarekin batera pantalla handi batean Xavi Berraondo zine zuzendariak prestatutako ikusentzunekoa pasatuko da. Aurkezle-narratzaile lana Ventura Ruiz aktoreari dagokio.
Ikuskizuna Ostatu gibeleko belaian izanen da. Denak jarrita, banakako aulkietan. Maskara derrigorrezkoa izanen da.
Sarrerak: jadanik Amaiurko Museoan salgai, 10€tan. Erreserbatu nahi izanez gero info@amaiur.eus helbidera idatzi edo 659099309 telefonora deitu. Erreserbatutakoak aitzinetik ordiandu behar dira bizum edo transferentzia bitartez. Haurrak, 11 urteak arte dohainik.