Erratzuko herriak Amaiurko herriari ekarpena

Erabiltzailearen aurpegia Ixalir 2020ko urr. 20a, 12:40

Erratzuko herriak mila euro eman dizkio Amaiur herriari, memoria historikoa bizirik mantentzeko egiten duen lanagatik. Gaztelumunon azkeneko 15 urteotan Aranzadik egin dituen indusketen emaitza erakusgai dago Etxeberria etxeko museoan. Herrigintza lantzen duenaren adibide ona da Amaiur, auzolana eta lan zientifikoa ongi uztartu dituena. Hortaz, Erratzutik Amaiurrera, herritik herrira, sari ederra iritsi da. Lana egiteke dago oraindik eta horrelako laguntza ongi etorriko da. Eskerrik beroenak hemendik Erratzuko herriari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun