Egunon: Besta egun hauetan, gazteluko indusketak sortzen duten gastuak ordaintzeko urtero egiten dugun boleto salmenta burutu da. Aurtengoan, bildutako diru horretatik zatitxoa herriko eskolara bideratuko da, irailak 29. eginen den eskualdeko eskola ttikien bestaren antolaketarako. Emaitzak hauetxek izan dira: 1ko saria, Landetxe batean bi lagunendako asteburua: 4718 2. saria, Ordoki jatetxean bi lagunendako otordua: 4590 Saridunak ere baditugu jadanik: urrenez urren, Mertxe Urzainki eta Jose Antonio Zugarramurdi. ZORIONAK saritueri eta MILAKA ESKERRAK boletoak erosten lagundu diguzuen guztieri.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.