Gazte sartu nintzen Ernain, eta orain, ez hain gazte, ilusioz begiratzen diet borroka honetara batu diren bertze gazteei. Eskola izan da Ernai, bertzelako balore batzuekin hezteko toki eta gure herriarekiko konpromisoan berresteko bultzadaren motor.
Euskal Herria, Euskal Herritik eraiki nahi dugu, jendartearen bizi baldintzak hobetzeko euskal estatu propio bat eraikiz. Ezkerretik, feminismotik, euskaraz… Segi dezagun zapalkuntzarik gabeko Euskal Herriaren alde lanean.
Garaiak borroka eskatzen du eta Ernai borrokan ari da.
Aupa gazteria abertzalea, ez dadila haria eten!