Mozal legea bere jatorritik errepresiorako tresna eta jardun politikoa ekonomikoki itotzeko jaio bazen ere, oraingo honetan bertzelako dimentsio bateko eraso baten aitzinean gaude, ekimenetan parte hartutako kide guztiak isundu baitituzte. Gazteria antolatua itotzeko erabakia erabat politikoa izan da, hau guztia segurtasun sailean prestaturiko estrategia interesatu baten ondorioa izan baita.
Bizitza honetako injustizien kontra altxatzen diren eta eskubide sozial, zibil eta politikoen defentsan jarduten dutenei babes osoa. Ezker abertzalea ahultzeko enegarren saiakera honi elkartasunez erantzunen diogu. Gora Ernai!