Dena ez da zilegi

Joder, hor daudenek ez dute deusetarako balio, ez dakit zer egiten duten hor, zein ongi bizi diren, edozeinek eginen luke horiek baino hobeki, ez da zaila, interes pertsonalengatik daude hor, politikoak eta bertze hainbertze. «Politikoak» nola ez, modu despektiboan; eta zer? Politikoa kritikatzen dutenak apolitikoak ote?

Zerrendak goiti eta beheiti, herrietan batzarrak eta lau urteetako kritikatzaileak desagertuta, desagertuta edo etxean, edo ostatuan ote? (Hautagaitza prestatzen? Kar-Kar).

Bai, lau urte ondotik berriz ere foru hauteskundeak datoz, eta horiekin batera, udal hauteskundeak. Batzuek paso egiten dutela diote karriketan, udal zerrendak nola dauden galdetzen duten bitartean, interes ezaren maskarapean interesa ote?

Izanen dira interes konkretuengatik sartuko direnak eta izanen dira ilusio gabe zerrenda betetzegatik joanen direnak. Eta nola ez, udal ordezkariez gain, herritarrok ere badugu zer erran, zer hausnartu eta zer proposatu, baina aizu, ez, dena ez da zilegi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun