Lasterraldia akitu bezain pronto, garaipena ospatzen ari zela, piperpotoa eman zioten, hura zabaldu eta erakusteko asmoz. Espainiarren atsekaberako, momentu bakar batean ere ez zuen hura eskegi eta ekintza horrek gaztearekiko mespretxu jarrerak piztu zituen.
Espainiar nortasunaren inposizioa estatuaren estrategiaren parte garrantzitsuenetarikoa da eta kasu honetan kirol arloan Euskal Selekzioaren ukazioa eta bandera zabaltzeko saiakera, horren adibide dira. Kulturalki menperatzeko ahaleginetan dabiltzan garai hauetan ez gaitezen engaina, herri zanpatua izaten segitzen dugu.