Bazterrak

«Mundua ederragoa da hurbilduz bazterrera». Horixe izan zen Saioa Alkaiza Nafarroako bertsolari txapeldunak azken agurreko azken puntuan bota zuen esaldi potoloa, potoloa diot, esaldi honen atzean dagoenak egungo normalitateari kritika zuzena egiten diola iruditzen zaidalako.

Baina zer da guretzat normala eta zer anormala? Txertatzen dizkiguten balore kapitalista heteropatriarkal horiekiko zintzoak izateak egiten al gaitu normal?

Aunitzetan ikusi izan dut nolatan egungo balore horiek zalantzan jartzen dituen edozein epaitua izan ohi den, ezarritako bizi eredu orotik aldentzen den hori anormaltzat hartzen den. Zenbatetan entzun behar izaten dugu, hau marikoia da, hori borrokilla da edota bertze hura antisoziala da? Badirudi gizarteko eskemetatik aldentzeak edo artaldeko ardi ez izateak konnotazio negatiboa dakarrela berarekin.

Eskema horien barruan kokatzeak erosotasun posizio batean egotea ahalbidetzen du, inork ez duelako norbanakoa zalantzan jartzen baina... mundua ederragoa da hurbilduz bazterrera!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun