Biolentziaz aritu ohi garenean badira burura etortzen zaizkigun hainbat gai, baina badira agerikoak ez diren biolentzia mota aunitz ere, bigarren maila batean kokatu ohi dituztenak, eta guk inkontzienteki biolentzia hitzetik nolabait urruntzen ditugunak.
Duela hilabete eskas, erraterako, Igor Gonzalez Sola euskal preso politikoa bere ziegan hilik agertu zen, eta bai, hori ere biolentzia da. Teorian birgizarteratzea helburu duen kartzelari, bertze biktima bat gehitu zitzaion, kartzela eta horren atzean dagoen estatu biolentzia agerian utziz. Gainera biolentziaz ari garela, euskal preso politikoek jasaten duten biolentzia gehigarriaz ere solas egin dezakegu, mendekuan oinarritatuako salbuespenezko espetxe politika ere biolentzia baita.
Bada garaia biolentziaren inguruko lekzio etikoak ematen dituzten horiek, lekzio etikotik, ekintza politikoeara pasatzeko, isilpean mantendu nahi duten biolentziarekin behingoz akitzeko.