Manipulazioa nonahi

Erabiltzailearen aurpegia

Badirudi teknologian berrikuntzak eman eta informazioa eskuratzeko ateak ireki ahala gizarteak aukera berriak izanen lituzkeela bertsio desberdinak zalantzan jartzeko. Teknologiaren garapenak, ordea, alde positiboez gain, alde negatibo nabarmenak ekarri ditu, boteredunentzat ezinbertzeko tresna bilakatuz.

Gaur egungo egoerari erreparatuz gero, komunikabideek gizartea kontrolatzeko eta manipulatzeko duten ahalmena ikaragarria dela erran dezakegu. Zoritxarrez, komunikabide zehatz batzuen manipulazioaz soilik konturatu ohi gara, hala nola, Espainiar estatuko eskuin muturreko komunikabideez, horrela Euskal Herriko komunikabideak manipulatzaileen lista horretatik aldenduz. Baina azken hilabetean, erraterako, euskal telebista publikoa den EITBk, EAJren gobernuaren mesedeetan, greba orokorra desitxuratzeko ahalegin ederra egin du, teleberrietan greba orokorrari garrantzia kenduz eta grebaren arrazoiak ezkutatuz. Konturatzen al gara ustez informatzen gaituzten komunikabideen atzean dauden benetako interes eta nahiez?

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun