Baditut oroitzapen politak pestetako xexenen bueltan, eta uler dezaket nostalgia pittin bat sor dezakeela aurreko guztiak. Baina, nostalgia hutsagatik gauzak bere horretan mantentzeak eta zalantzan ez jartzeak ba al du zentzurik? Azkenekoz xexen bat plazan ikusi nuenean, kulturala eta ‘ikasia’ burutik kentzen saiatu eta horixe ikusi nuen: non dagoen ere ez dakien animalia bat plazaren erdian, galduta, jendea alde guztietatik zirikan duela. Benetan hori behar al dugu pestetan dibertitzeko?
Asko izan daitezke kontra egiteko arrazoiak: ekonomikoa, bultzatzen duen maskulinitate eredua, aisialdian animaliak modu zakarrean erabiltzea… eta ez, ez dit balio abeltzaintza estentsiboa bultzatzeko modua dela esateak.