Poliziak ez nau zaintzen, lagunek bai

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Zabaleta Urkiola 1

Hainbat koloretako polizia-gorputzek egindako gehiegikeria eta bortizkeria ongi ezagutzen duen herria da gurea.

Atxiloketak, torturak, jazarpena, intimidazioa, kontrolak, erregistroak… egunerokoak izan dira Euskal Herrian, eta izaten segitzen dute oraindik, forman aldaketak eta aurpegian garbiketak egiten saiatu diren arren. Ohartua nago, dena den, garai batean polizien kontroletako kanoi-bazka ginen askori «siga, siga» esaten digutela gaur gehienetan, eskuarekin aurrera segitzeko keinua eginez. Ohartua nago, kolore politikoagatiko kontrolak azalaren koloreagatikoengatik ordezkatu dituztela askotan.

Lapurretak eta istiluak gertatu dira azken aldian gure herrian, eta presentzia poliziala nabarmen igo da. Eta, istiluen aurrean, badirudi presentzia hori normalizatzera eta justifikatzera jo duela zenbaitek, «segurtasunaren» izenean edo. Ez dezagun ahaztu boterearen babeserako eta mantentzerako ezinbesteko tresnak direla poliziak, legez biolentzia erabil dezaketen bakarrak, pistola batekin gure kaleetan dabiltzanak. Baina legea eta justizia bat ez datozela aspaldi ikasi genuen, ezta?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun