Iraultza norberarengan hasten dela diote batzuek. Besteek, berriz, aldaketa eta hautu indibidualek ez dutela askorik balio, jendartearen eraldaketa zabal eta kolektiborik ez badago. Zer esanen dut ba nik… bata bestearekin uztartzen saia gaitezkeela, agian?
Pertsona talde mugatu batek aldaketa txikiak egiteak, bere horretan, ez du mundu aldrebes honen ordena irauliko segur aski. Baina, are zailagoa zait sinestea sistemaren beraren tentakulu diren tresnak erabiliz irauliko dugunik ezer. Alegia, Taiwango adingabeek esklabotza egoeran josi dituzten arropetan mezu feminista potenteak serigrafiatzeak, edo, azken aldian inguruan maiz-maiz ikusten dudan Amazoneko furgonetatik ateratako spray-arekin kapitalismoaren kontrako pintaketak egiteak, kalte baino, mesede egiten diola salatu eta irauli nahi dugun horri berari.
Tortillari buelta eman nahi badiogu, izan dadila bizilagunaren osagaiekin mimoz prestatutakoari, eta ez plastikoan bildutako Carrefourreko prefabrikatuari, ezta? A, eta bide batez… Israeli boikot