Garapena… noren garaipena?

Garapen jasangarria, energia trantsizioa, berriztagarriak, berdea… azken boladan dauden hitz eta kontzeptuen zerrenda amaigabea

Edozer asmatzeko gai gara, bizitza kontsumitzeko dugun egungo modua mantentzearen izenean. Erosotasunaren izenean. Munduaren amaiera onartzera iritsi gara, gilda eta garagardo artean, larritasun handiegirik gabe. «Munduaren bukaera badator, gilda bat ahoan harrapa nazala behintzat». Baina, nola da posible munduaren bukaera kapitalismoaren eta kontsumo gizartearen bukaera baino askozaz errazago onartzea? Erosotasunaren izenean, ez al gabiltza erotasunaren gurpilean bete-betean sartuta?

Energia berriztagarrian eta zentral eolikoetan ikusi dute batzuk aterabidea, ez ikusiarena eginez azpiegitura horiek eraikitzeko behar diren baliabideen eta horiek lortzeko mantendu beharreko eredu guztiz injustu eta kutsakorraren aurrean. Ai, teknologia, teknologia, gure jainkosa berria… garapenaren eta jasangarritasunaren izenean… amen. Fede gutxiago eta ateo gehiago… arren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun