Turroia eta amatasuna

Erabiltzailearen aurpegia

Badira hilabete zenbait dendetako apalategiak turroiz eta polboroiz betetzen hasi zirela: almendraduna, txokolate eta arrozez betea, Xixoiko betikoa… «Tira, eta zer ikusteko du turroiak amatasunarekin?» galdetuko duzue.

Eta nik ere ez dakit zergatik eta nondik nora, baina egia da Eguberrietako familia otorduetan, turroiaren bueltan, inoiz baino gehiago ateratzen dela amatasunaren gaia: «Hurrena zuri tokatzen zaizu haur bat ekartzea, eh?» edo «30 urte honezkero eta bikoterik ez?».

«Turroia gero eta gehiagori joaten zaigu kontrako eztarritik

Guztia turroia murtxikatu bitartean, kras kras. Zer axola dio urteetan elkarren berri eduki ez izanak, edo galdera bota dizun familiakideak zure bizitzari buruz ezer gutxi jakiteak? Nonbait, zilegitasun osoa du gisa horretako galderekin insistitzeko. Eta, nonbait, pertsonon —eta areago emakumeon— ibilbide naturala da adin horren bueltan ama izaten pentsatzen hastea… ezta? Bada, uste dut geroz eta gehiago garela Eguberrietan turroia kontrako eztarritik joaten zaigunak.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun