Nola bizi dugu sexu askapenaren aldeko borroka gure herrietan? Gehiengoari bost axolako dio, ziurrenik. Baton batzuk, ‘ze guapa zauden’ edo ‘aske maitte, aske bizi’ abesten dutenek, elkartasun mezuak idatzi dituzte sare sozialetan: «Nik aniztasuna errespetatzen dut». Eta, aizu, eskertzekoa da. Baina bururatzen zait, agian, ‘besteen’ borroka babesteko baino, norbere burua, jarrerak eta desirak zalantzan jartzeko ere balio liezagukela egunak. Guztiok barruan daramagun polizia txikia (edo ez hain txikia) desobeditzeko. Zeren, zein ez da noizbait normala izaten saiatzeko tentazioan erori? Ni, bai.