Euskara edo ez gara

«Ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena?», hala dio denok noizbait kantatu dugun Euskal herrian euskaraz kantu ezagunak. Berriki, martxoaren 28an, Euskal Herriko xoko aunitzetan elkarrekin kantatu genuen, egun horretan bukatuko baitzen aurtengo Korrika. Ederra da kantua, baina hutsala, praktikara eramaten ez badugu.

Alferrikakoa da euskaldun izatea erabili ezean, alferrikakoa gure curriculuma loditzeko soilik bada. Gure seme alabak D ereduan matrikulatu eta euskaldun bilakatzea bada zerbait, doike, baina egunerokoan ez badugu erabiltzen museoko pieza bilakatuko dugu. Nik ez dut euskararen fosilak, tartean hizkuntza bera, bilduko dituen museo eder eta hunkigarri bat nahi. Nik haurrak euskaraz jostatzen entzun nahi ditut, nerabeak euskaraz kantatzen, helduak euskaraz solasean…euskara biziarekin hunkitu nahi dut, eta hori horrela izan dadin ahaleginak eginen ditut. Eta zuk?

Euskararen jabe izatetik (euskara denon altxor bizidun gisa ulertua) euskararik gabe gelditzera bide laburra egon daiteke, euskara erabiltzen ez badugu. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun