Ez seinalatu

Erabiltzailearen aurpegia

Aspaldi ikasi nuen ez dela inor seinalatu behar, gehienek bezala. Teoria ongi ikasia dugu, baina praktika desberdina da, batzuk bederen seinalatzearena eguneroko jarduna dute, ez norberak bere burua, baizik eta beti auzokoa. 

Covid-19ak denei eragin digu, eta jakina da zoritxarreko egoera aunitz, heriotzerainokoak, ekarri dituela. Gauza positiboak ere utzi dizkigu, osasunari eta daukagunari garrantzia ematea, bertakoa baloratzearena, elkartasuna...

«Ez dezagun seinalatu. Hurrengoa zu izan zaitezke»

Figura berriak ere ezagutu ditugu, auzoetan sumatu ditugun balkoietako poliziak, auzokideen joan-etorriak kontrolatu eta batzuetan salatu ere egin dituztenak. Orain ere ez da poliziarik falta, ez balkoietakoak, han eta hemen ageri diren polizia ‘sekretak’ baizik, jendea seinalatzen dutenak. Argi dago denok zaindu behar dugula gure jokabidea, gure jokabideak bertzeengan ere eragina duelako, baina koronabirusean positibo ematea nahikoa zoritxarra da, guk gainera hura seinalatu eta epaiketarik gabe errudun izendatzeko. Ez dezagun inor seinalatu, hurrengoa zu izan zaitezke.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun