Euskara merezi dugu?

Erabiltzailearen aurpegia

Euskalduna naiz eta harro nago. Denok entzun dugu esaldi hori eta ziur aunitzek erabili izan dugula noizbait. Baina, benetan hala al da? Benetan sentitzen al dugu euskalduntasun eta harrotasun hori?

Geroagokoa da, beharbada, euskalduna naiz eta arraro nago esaldia. Beharbada errealagoa suerta daitekeena, norberaren interpretazioak interpretazio. Aunitz maite duenak aunitz sufritzen du, dio bertze esaldi gogoangarri batek, ziur aunitzek noizbait gure egin duguna, hau ere. Ni euskalduna naiz eta harro zein arraro nago, euskara maite dut eta maitasun horrek, aunitzetan sufritzera narama. Aunitzetan pentsatzen dut euskaldunok ez dugula euskara maite, ez dugula euskara merezi. Altxor gisa definitzen dugu, baina altxorra gure eskuetan, gure bihotzetan izan arren, gure mingainetara ez dugulako eramaten. Materialismo hutsagatik maite dugula pentsatzen dut maiz. Eta norbaitek gure materia hori kendu nahi digunean soilik erreakzionatzen dugula, gurea dena babestuz. Beharbada ez da horrela, ez ahal da horrela izanen!

«Euskaldunok euskara ez dugula maite pentsatzen dut aunitzetan»

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun