Pasioa aunitzez zabalagoa baita, bizitzako gauza eta momentu guz- tietan aplika daitekeena, eta nire ustez, aplikatzekotan, auni- tzez gauza eder eta sakonagoak lortzen dira. Gatzarekin pareka daitekeen zerbait bada, pasioa. Janariari gatza falta zaionean, zozoa dela erran ohi dugu. Bada, pasiorik gabeko jendea edo pasiorik gabe gauzak egitea, gatzik gabeko janaria bezalakoa da. Gatzik gabeko janaria osasungarria den bezala, pasiorik gabeko zerbait ona izan daiteke, baina ez da gauza bera. Pasiorik ez da falta, zorionez, jende aunitzengan. Pasioz milaka lagunek jarduten du. Eta hori nabari da. Euskal Herrian zer erranik ez, boluntariotza lan pasionalez beteriko lurraldea dugu gurea, eta hala iraun badu, eta iraunen badu, pasioak bizi beharko du, hori galduz gero, gatzik gabeko herria izanen baikara, hau da, ez-herria.