Urriaren 12a

Oraintxe pasa da urriaren 12a. Urtero, gure lan egutegian, besta egun bezala ageri da egun hori. Gorriz markatuta.

Aunitzetan ikasi eta entzun izanen dugu zergatik dagoen gorriz markatuta egun hori gure egutegietan. Aunitzetan, beharbada azken urteetan gehiago, entzun izanen dugu gure inguruan norbaiti erraten, egun horretan lan eginen duela, ez dagoela deus ospatzeko. Guttiagotan galdetu izanen diogu gure buruari, zer dela gaurko eguna besta eguna? Oraindik guttiagotan jakinen dugu erantzun zehatza ematen. Baina aski zaigu lanera joan behar ez izatearekin, besta eguna disfrutatzeko, are gehiago, aurten bezala, ortziralea bada eta hiru eguneko asteburua badugu aitzinetik. Erosoa da da ongi datorkigun besta egun bat bestatzat hartzea. Beharbada, bortz menderen buruan, bertze kontinente batean ospatuko dute halako besta egunik, gu zanpatzera etorri eta zanpaketa arrakastatsua suertatu dela ospatzeko. Izan ere, urriaren 12a gorriz markatuta dago, bai, beren lurretan lasai, gustura bizi zirenen odol gorriz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun