35 urteko gazte baten bizitza laburbiltzea ez da erraza. Jaiotzen denetik, lehenbiziko soinuak kanporatzen dituenetik, inguruan eragiten duen pozetik, ilusiotik, zoriontasunetik abiatuta. Lehenbiziko pausuak ematen dituenetik, lehenbiziko irribarrea erakusten duenetik, lehenbiziko eztabaida, lehenbiziko oztopoa topatzen duenetik…
35 urteko gazteak lagun berriak egiten ditu, lagun leialak mantendu, lagun batzuk bidean galdu, akaso. Ingurukoen elkartasuna somatzen du, ingurukoen maitasuna, gorrotoa edota ezinikusia agian. Bizitzaren gazi-gozoak ezagutzen ditu gazteak, eta guztia bizkarrean hartuta aitzinet segitzen du. Batzuetan kontent, bertzeetan triste, aitzinet. Bizitakoa irakasgaitzat hartuta, ingurukoen babespean, ingurukoen elkartasuna, maitasuna partekatuz. 35 urteko gazteak aunitz du ikasteko, ikusteko, egiteko. Hala izan bedi. Zorionak Xorroxin Irratia!
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.