Beti Gazteko emakume futbolariek lehen garaipena lortu dute eta BKTKoek lehen aldiz galdu


Emakumearen Eguna hurbiltzen ari da eta bistan da kirolean ere gero eta leku gehiago dutela emakumeek. Asteburuko emaitzei dagokienez, alde batekoak eta bertzekoak lortu dituzte. Futbolean, Gipuzkoako kopan ari diren Beti Gazteko emakumeek denboraldiko lehen garaipena lortu dute. Eskubaloian, orain arteko partida guztiak irabaziak zituen BKTk Elizondon galdu zuen. Futbol talde nagusiei dagokienez, Beti Gaztek galdu egin zuen eta gainerako guztiek irabazi. Leitzako Aurrerak 1-6 irabazi zion Beti Kozkorri Lekunberriko derbian. Aipatzekoa Doneztebe Futbol Taldearen asteburua: Erregionaleko taldeak, jubenilek, kadeteek, infantilek eta futbol-8ko neskek, guztiek garaipenak lortu dituzte.

Osorik irakurri

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun