Ternuan ibilitako bakailao arrantzaleak omenduko dituzte Pasaiako Itsasontzi Museoan


Gaur egun ez da halakorik, baina garai batean aunitz izan omen ziren Beratik itsasoratu zirenak. Pasaiako Artxibategian bildua dagoenez, 1940 eta 1960 urteen artean Beratik 32 bat lagun joaten omen ziren bakailao arrantzara Ternua aldera. Bada, Pasaiako Itsasontzi Museoak garai haietan arrantzale izan zirenak eta beraien emazte eta seme-alabei omenaldia eskaini nahi die martxoaren 19an Pasaian, Trintxerpeko Ziriza etxean.

Osorik irakurri

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun