Etxalarko Gema Arrugaeta argazkilaria Madrilen egonen da “on the movie” argazki erakusketa ibiltariarekin. Tunez, Frantzia, Suitza eta Libanotik pasa da erakusketa eta hurrengo geltokia Madrilgo Lorategi Botanikoa izanen da; otsailaren 19tik martxoaren 15a arte. Europa mailan, sei argazkilariren artean martxan jarritako erakusketa da, eta Mediterraneoko transhumantzia eta naturari buruzkoa. Bertan, Espainiari buruzko erreportajea Gemak osatutakoa da eta Extremadura eta Avilako argazkiez gain, Euskal Herrikoak ere sartu ditu.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.