Biosegurtasuna eta Covid-19a

Biosegurtasuna material arriskutsuak erabiltzen diren kasuetan (biologikoak, kimikoak edota fisikoak) aplikatzen diren arau, neurri eta protokoloek osatzen dute. Adibidez, osasun publikorako arriskua suposa dezaketen hondakinen gestioan aplikatzen da hau. Biosegurtasuna lau honen baitako segurtasun handieneko maila da. Gizakiari gaixotasun serioak eragin eta pertsona batetik bertzera erraz transmititzen diren birusak, germenak, etab. sortzeko erabili ohi direnak. Eta bai, horrelako laborategi bat 
Wuhan-en daukagu.

Planeta honetako gizaki boteretsuenek, burgesek, urtean milaka milioi euro gastatzen dituzte horrelako tokietan, gaixotasunak artifizialki sortuz, osasungintzarako dirurik ez dagoen bitartean, hau da, milaka milioika euro gastatzen dituzte gu hiltzeko formak asmatzen, gu osasuntsu eta zoriontsu izan gaitezen gastatu beharrean.

Egiatan sinetsi behar dugu saguzar batetik atera dela Covid-19a, non eta justu horrelako laborategi bat zegoen tokian? Edozein gisan kasu! Pandemia bat sortu da, mundu guztia berrogeialdian... Buf! Etsai hagitz gogorra tokatu zaigu oraingoan! Komunikabideetan dioten moduan, #GeratuZaitezEtxean. Badakigu gripeak ze eragin izan ohi duen? Ba munduan, urtean 300.000 eta 650.000 pertsona artean akabatzen ditu. Espainiar Estatuan, 2018an, 15.000 pertsona. Benetan da hain arriskutsua Covid-19a? Edo zertara dator histeria hau guztia? 

Azter ditzagun hartutako neurriak ere: hainbat herritako jendearekin fabrikan elkartzea ez da arriskutsua, baina bai baratzera joatea, umeak karrikara jaistea, zure betiko lagunekin elkartzea, paseo bat ematea... Gainera, polizi eta militarrek erabateko boterea dute, gure mugikorrak jarraitzea legalizatu dute... Pandemia geratzea edo burgesiaren langileokiko kontrola areagotzea da helburua? Gainera, goi burgesiak, gobernuarekin batera, erabaki politiko zein ekonomikoak hartzen jarraitzen du, langileon askatasun politikoak debekatuak dauden bitartean. Eta alderdi politiko instituzional guztiak joko honi jarraipena ematen.

Gauza bakarra dago argi: Honek ondorio larriak ekarriko ditu: Komertzio zein enpresa ttiki andanaren itxierak, klase ertaineko zein langile kapa baxueneko (hau da, proletalgoko) langileen bizi mailaren jaitsiera erregularizazio zein kaleratzeen ondorioz... Hau da, kapitalismoaren edo burgesiaren eraso berri bat langileokiko, krisi berri bat, koronabirusaren eta arrazoi humanitarioen izenean mozorraturik. 

Inoiz baino argiago, sozialismoa ala basakeria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun