Izan ere, kontatzen zuena baino kontatzeko zuen modua bitxia iruditu zitzaidan. Bakea eta bizikidetzaren aldeko mezua helaraztea xede omen zuen pelikulak memoria baztertzaileari ekarpena bertzerik egiten ez ziola iruditu zitzaidan. Gatazka betiko leku berdinetik kontatzen zuen kontakizuna bertzerik ez nuen ikusi irudi haietan. Baliteke ni neu egiaren ertz desberdinak ikusi asmoz joan izana zinemara, baina ez zen hala izan.
Gertaturikoa esperientzia propioz bizi izan ez dugun arren, belaunaldi berrietako gazteok ere bizi dugu gatazkaren ondorena gure haragitan, eta pairatzen ditugu bere ondorioak. Kontakizun zapaltzailez jositako alde bakarreko kontakizunek kalte bertzerik ez dute egiten bakea eta bizikidetzaren bidean. Egiari zor zaiona eman behar zaio, eta hori bi aldeetatik pausuak emanez eta egiaren ertz guztiak ongi borobilduz lortuko da.