Bizi dugun egoera honen aitzakiapean, izugarri handitu da jada gure herrietan handiegia zen presentzia poliziala, eta sekulako kontrol soziala zabaldu da gure inguruan. Ikusi ditugu gazteon aurka egindako espektakulu polizialen irudiak, eta bizitu ditugu gure aurkako jazarpen zuzenak. Aski da, nazkatuta gaude gazteok pandemiaren errudun bihurtzeko egiten diren ahaleginekin. Ez gaude konforme, ez, eta honi guztiari aurre egiteko prest gaude.