Urriaren 31n izanen da Kottoren heriotzaren 15. urteurrena. Espetxe politikak eraman zuen Kotto, eta duela hilabete eskas, Igor Gonzalez Sola. 15 urte, eta egoera berdina.
Herri hau bere memoriari zor zaio, eta egia, aitortza eta erreparazioa dira urteetan sortutako zauria ixteko beharrezko bitartekoak. Dispertsioak irauten duen bitartean ezin izanen da gurean gertatu denaren kontakizuna amaitutzat eman, eta HBOk ezin izanen du gure herriaren historia kontaketaz betetako telesail batekin kontatu.
Guk gure aldetik lanean jarraituko dugu, gertatutakoa oroituz bada ere. Urriaren 31n ahal bezala salatuko dugu bertze behin Kottoren heriotza, eta egunero borrokatuko dugu denak etxean eta bizirik izan arte. Ea hemendik 15 urtera ez dagoen horrelako aldarririk egin beharrik.