Zenbakiak

Erabiltzailearen aurpegia

Multzo bateko unitateak adierazteko ikurrak omen dira zenbakiak, neurtzeko balio dutenak. Izan ere, mundua zenbakitan neurtzen dela dirudi, eta gu ere zenbakiak garela.

2020a hasi denetik prekarietatearen erruz hil diren 14 langileak zenbaki bihurtu dira. Zenbakitan neurtzen ditugu ozeanoetan edo arantzadun hesietan gelditu direnak, gure herrian (isilduak izan arren) torturak jasandakoak, indarkeria matxistak eraildakoak, errepideetako bihurguneetan joandakoak, eta nola ez, 248 ohe hutsak. Baina, zenbakiak ikuspuntu baikorretik ere begiratu daitezke. Martxo hasieran gaudenez, mugimendu feministak lortutako indarra azpimarratu nahi nuke, azken urteotako Emakumearen Nazioarteko Eguneko mobilizazio erraldoiak zenbaki handi eta baikor bihurtu baitira. Aurten ez da grebarik eginen, baina emakume taldeek egitarau oparoak eta mobilizazio ugari prestatu dituzte; ez dago aitzakiarik kalera ez ateratzeko. Zenbakiez ari garela, hilaren 8an parte hartzeko deia eginen nuke, borrokaren isla diren zenbakiak handitu daitezen, baina inor ez dadin zenbaki huts bihurtu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun