Korrika 19

Euripean baina giro ederra Arantzako Korrika Ttikian

Erabiltzailearen aurpegia
Arantzako Korrika Ttikian parte hartu zutenak.

Euripean baina giro ederra Arantzako Korrika Ttikian. Haur, gazte, heldu, jubilatu... Aranztar aunitzek parte hartu zuen joan den ortziralean egindako Korrika Ttikian. Korrikaren lekukoa herrian barna ibili zuten hasteko, eta ondotik, denak frontoian bilduta, talde bakoitzak euskararen aldeko bere mezua edo esaldia irakurri zuen. Gazte Asanblada, Guraso Elkartea, Pelle-Ttiki Haur Eskola, eskolako lagunak, Zahar Txoko eta Ekaitza Elkarteak, hain zuzen. Ondotik berendua izan zen bildutako guztientzat. Argazki gehiago hemen.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun