Emakumeen I.Bizikleta ibilaldia egin da Baztanen

Erabiltzailearen aurpegia Bizikume 2016ko eka. 19a, 22:34

27 emakumek parte hartu zuten igandean egindako ibilaldian.

27 emakumek parte hartu zuten Baztanen ekainaren 19an eginiko emakumeen bizikleta ibilaldian. Mujeres en Bici/Bizikume izan da antolatzailea, emakume bizikletazaleak biltzen dituen elkartea da eta 120 kide dira dagoeneko.

Goizean eguraldiak ez bazuen lagundu ere, ibilialdi ederra egin zuten Baztango 15 herrietatik pasatuz. Gero Erratzuko kanpinean bazkaldu zuten. Gustua ematen du emakumeen pelotoi gero eta handiagoak karreteran ikusteak!!! Animo TXIRRINDULARIAK!!!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun