Ekologikoa modan dugu

Erabiltzailearen aurpegia Bidazi 2018ko aza. 30a, 13:35

Produktu ekologikoen kontsumoa modan jarri dela bistan da. Merkataritza-gune haundiek ere ikusi dute dirua ateratzeko bide berri bat produktu horietan, eta gero eta gehiago dira itxuraz ekologikoak diren produktu horiei eskaintzen dizkieten tokiak. Bizi garen garai estresatu hauetan, erosketak egitea ere bertze zeregin bat gehiago da eta lehenbailehen egin nahi izaten ditugu.

Horretarako merkataritza-gune haundiek aparteko eskaintza egiten digute:  toki bakar batean nahi duguna erosi ahal izatea. Baina ekologiko horren gibelean zer dagoen kontzientzia hartu beharko genuke: zoritxarrez, ekologikotzat saltzen diren produktu aunitz enpresa haundien eskuetan daude, milaka kilometrotara ekoizten dira, bitartekari ugarien bidez komertzializatzen dira, langile baldintzak ez dira onak, eta erosle eta ekoizlearen arteko harremana ez da existitzen. Beraz, produktu ustez ekologikoa edonon erosi baino lehen, ekologiko etiketaren gibelean zer dagoen aztertzea komeniko litzateke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun