Agroekologiaren aldeko taldeak mundu osoan zehar ugarituz doaz etengabe. Ekimen horietako bat dugu EHKOlektiboa, zazpi lurraldeetako nekazari ekologikoak batzeaz gain, herritar eta erakundeak ere batzen dituen elkartea.
Euskal Herrian ekoizpen agroekologikoak nolakoa izan beharko lukeen definitzeko sortu zuten EHKOlektiboa baserritar ekologikoek, 2009an. Bidean, nekazaritza ekologikoaren alde lan egiten duten elkarte eta erakundeak ere batu dira.
Hala, ia hamar urteko lanaren ondotik, ezarrita daude ekoizpen-mota bakoitzarentzat bete beharreko baldintza agroekologikoak. Garatua dago baldintza horiek betetzen dituzten etxaldeen identifikatzailea ere.
Aurtengo neguan, bere XI. topaketak ospatu zituen EHKOk Uztaritzen (Lapurdi). Lurralde guztietatik bertaratu ziren 62 norbanako, kolektiboak 2017an zehar izandako ibilbideaz jarduteko eta 2018rako erronkak finkatzeko.
EHKOko bortz kidez osatutako komisiok ebazten du agroekologiaren baldintzak betetzen diren, eta ondorioz etxaldeak EHKOlektiboaren identifikatzaile merezi duen, ala ez. Herritarrek herritarrei emandako bermea, parte-hartzailea eta gardena. Agroekologia ez baitute baserritarrek bakarrik eraikitzen, gizarte osoak baizik. Bidazi elkartea, bere helburuekin bat eginez, EHKOlektiboaren kide da.
Zazpi Euskal Herriak bat eginda elikadura burujabetzaren bidean.
Informazio gehiago: www.ehkolektiboa.org