VACUNAS ¿UNA ENCRUCIJADA? maiatzak 21, HITZALDIA-CHARLA

Erabiltzailearen aurpegia Bidazi 2016ko mai. 20a, 11:44

VACUNAS ¿UNA ENCRUCIJADA? maiatzak 21, HITZALDIA-CHARLA Larunbat honetan hitzaldi hagitz interesgarri bat antolatu dugula oroitarazteko idazten dizugu. Izan ere Sergiok (medikua denak eta gure bazkide ere bai) maitasun handiarekin prestatu du hitzaldia eta uste dugu hurbiltzen den jendeak, kalitatezko informazioa eskuratuko duela, sakon eta modu holistikoan landuko duelako gaia. Agerian geldituko da, txertoez gain gauza askoz gehio direla ere... Nahiz eta txertoen inguruan sakondu, gizarte begirada zabal batetatik eutsiko dio gaiari. Benetan hitzaldi gomendagarria dela uste dugu, apaltasun guztiarekin. Nahiz eta seme-alabarik ez izan, ikuspegi zabal horretatik azalduko duena denon bizitzeko moduarekin zerikusia duelako... Larunbatean, maitzaren 21an, Beralandetan goizeko 11tan izanen da. Ezin duzu galdu!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun