Elikagaien industria gaixorik dago, boterea esku gutxietan banatuta gainera.
Jaten ditugun osagai pila bat ez ditugu ezagutzen, ez dakigu osasunean zer eragiten ahal duten edo badakigu gure osasunari kalte egiten diotela. Eta zer egiten dugu?
Ekoizteko modu hauek (pestizida eta abarrekin), zein beti denetik eskura izateak munduari kalte izugarria egiten dio, jasanezina da planetarentzat.
Etxalde eta baserriak desagertzen ari dira, anekdota bihurtzen ditugu, balioz hustu eta gure nortasunaren postal hutsalak dira orain. Paisaia bera ikusterik besterik ez dago.
Botatzen den janaria gero eta gehiago da, gosez hiltzen direnak bezala.
Baina bada garaia, momentua da, denok elkartzeko eta alternatibak eraikitzeko. Bidasoaldean baditugu aspaldi ideiak, eta hauetako bat da Bidazi, non guk erabaki nahi dugun zer jan eta nola ekoiztu. Agroekologia oinarri elikadura burujabetza bidean.
Elkartasuna, prezio duinak, ekoizle eta herritarrak eskutik. Boterea berreskuratu nahi dugu eskualdean.
Eta boterean daudenek ere politikak berriak aplikatu behar dituzte, udaletatik hasi eta Europako parlamenturaino.
Ez dezatela janariarekin (jendearen bizitzekin) espekulatzen jarraitu. Herritarrok gureganatu dezagun gurea zena, gurea dena :)
Ostiral honetan, etorri Bidazi ezagutzera eta bazkidetu zaitez. Guk ere zerbait egin dezakegu eta :)
Eta etortzerik ez baduzu jarri harremanetan gurekin info@bidazi.org helbidearen bitartez. Milesker mezu hau zure kontaktuei bidaltzeagatik!
Ongi izan,
Bidazi.