'Lur eta Amets', Euskal Herriko abentura filma zinemetara ailegatu da

Erabiltzailearen aurpegia

Hau bai abentura! Lur eta Amets abentura filma zinemaz zinema dabil otsailaren 7az geroztik. Imanol Zinkunegik eta Joseba Poncek zuzendutako pelikulan, Lur eta Amets anai-arrebak Euskal Herriko hainbat garaitan murgilduko dira Baltaxar katuarekin eta Amona Andererekin batera.

2015ean sortutako proiektua

Lur eta Amets proiektua 2015ean sortu zuten Ikastolen Elkarteak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak, «gure herriaren historiaren irakurketa geure ikuspuntutik berreraiki eta eskuragarri jartzeko» asmoz, eta hori landu zuten ezagutza liburuarekin, ipuin sortarekin eta ondotik etorri zen galdera-erantzun mahai-jokoarekin.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun