Joan den martxoaren 17an, Amaiurko karrikan goiti eta beheiti ibili zen Korrika Txikia. Bertan eskolako haur, maistra eta hainbat amek parte hartu zuten herritarren animo eta txalo artean.
Akaberan ondoko mezu hau irakurri zen plazan:
EUSKALDUN ETA EUSKALTZALE GUZTIOK OSATZEN DUGU EUSKAL HERRIA, EUSKARAREN HERRIA. ETA HORIXE ALDARRIKATU NAHI DUGU: GUZTION ARTEAN, AUZOLANEAN ETA ELKARLANEAN, LORTU AHAL DUGULA EUSKARAZ BIZIKO DEN HERRIA.
AMAIURREK AUZOLANEAN ETA ELKARLANEAN LORPEN HANDIAK EGIN DITU, BEGIRATU ADIBIDEZ GURE GAZTELUA LUR AZPITIK ATERATZEKO EGIN DUGUN LANA.
GURE ALTXORRIK HAUNDIENA, GARBI UTZI DUGUNEZ, GU GEU GARA.
GORA AMAIUR EUSKALDUNA!!
GORA KORRIKA!!