Adimen artifizialaz

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Arotzena Albizu 2026ko ekainaren 13a

Naturaletik eskaxko gabiltzanok sarritan izaten dugu adimen artifizialera jotzeko tentazioa: Idatz ezazu zazpi lerroko testua euskaraz, goi nafarreraz (errorea, zabalegia), Nafarroako ipar aldeko gaurkotasuneko (atzokoa bada ere ongi) gai baten inguruan, umore ukitu batekin baina ahal bada inor mindu gabe (azal finekoak izan bagara) eta leitzen duena hausnarrean uzteko modukoa (espazioa bukatua).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun