Aste honetan banatu den aldizkari honekin 900. zenbakia argitara eman du TTIPI-TTAPAk. Ez da kopuru makala. Orrazkera berriarekin ospatu nahi izan dugu, maketa eta tipografia aldatuz. 1981ean sortu zen aldizkaria, urtean bizpahiru-lau ale plazaratuz. 1990eko hamarkadan ekin zion hamabortzeroko martxari: urtean 24 aldizkari. Beraz, bertze lau urte joan beharko dira milagarrenera ailegatzeko. Bagoaz, ttipi-ttapa.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.