Irteera borobila, itzulera…

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Arotzena Albizu 2025eko irailaren 6a

A8 autopistako Irungo peajeak beheitiruntz biribildu du bere prezioa irteera operazioa «arintzeko». Uztailaren 30eko titular handia prentsan. Letra xeheagoan, autopistak 3,06 eurotik 3,05 eurora jautsiko zuela prezioa zehazten zuen, xentimo bat (!). Irailean sartuta, itzulera (denontzat) operazio betean, agudo goitirantz gehixeago biribilduko dutelakoan nago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun