Zergatik utzi kantatzeari?

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Arotzena Albizu 2024ko abe. 28a, 09:30

Urrundik heldu eta luze ibili ondotik, udazken koloretan eman du bere azken arnasaren berri, itsasoari begira. Eta Nere herriko neskatxa maite abestuz maitemindu, Bizkaia maite adituz bidaiatzen ibili edo Oi Baldorba ahots urratuaz kantatuz (?) besta egiten aritu garenok, Orioko balea arpoi ta dinamitaz josi zutenean bezala sentitu gara. Hitaz oroit!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun