Euskaltzainen merienda

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Arotzena Albizu 2024ko uzt. 20a, 09:30

Hizkuntza guztiek bezala, euskarak ere bere arauak behar ditu, noski, eta lan eskerga hori eskertzeko Euskaltzaindiaren azken bilerara hurbildu nintzen: (Tok-tok!) Bolondres nator berendua sukaldatzera. Ate barrenetik erantzuna: Boluntario nator merienda kozinatzera behar luke… Portzierto, euskaraz kax-kax jotzen da atea! Meriendatu gabe gelditu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun