Pastilla guttiago, zapatilla gehiago haren pare abiatu dute Kirol errezeta Lesakako Udalak eta osasun zentroak. Kirolari gisara (igande arratsalde berean ikus ditzaket pilota, tenis eta saskibaloi partidak sofatik mugitu gabe) eta kirol aditu legez (oraindik buruz errezitatzen dut 1980-81eko liga irabazi zuen Realaren hamaikakoa), nire bedeinkazioa du. Osasuna!
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.