Toka Noka Xoka

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Arotzena Albizu 2024ko mar. 16a, 09:30

Gizasemeekin toka aritzea zaila zen, emakumeekin noka ia atzendua eta orain, ez bitar sentitzen direnekin, xoka solastatzeko proposamena/eskaria/aukera ere badela irakurri dugu. Hika, zuka edo berorika, ez al litzateke errazago ondokoari errespetuz solastatzea eta belarri prest aditzea? Zer iruditzen zaik/zain/zaix? Zer uste dux/dun/duk?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun