Sua eta ura belaunen azpitik dio erranak eta errealitate gordinak hori erakutsi du orain ere. Senperen Herri Urrats murriztu (ez zapuztu) eta astebetera euria eta lohia ezusteko bisitari izan dituzte Berako karriketan, uholdea gonbidatu gabeko apopilo gosetua Lesakako Bittiriko etxeetan eta Aranoko bideetan. Ekaitzaren ondotik dator auzolana.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.